
Errenteriako Musikaste jaialdiak 50 urte bete berri ditu eta, urteurrenarekin batera egin diren ospakizunei lotuta, ‘Musikaste 1973-2002 – Euskal Musikaren 50 urte’ argitalpena aurkeztu dute ostegun goiz honetan Eresbilen egoitzan bertan.
Argitalpena urte luzez Eresbileko zuzendari izandako Jon Bagues eta egungo arduradun Pello Leiñenaren artean idatzi dute eta, aurkezpenean azaldu dutenez, argitalpenean Errenteriako jaialdiaren 50 urteko «edukiak eta zifrak» bildu nahi izan dituzte.
«Asko dira Musikasteren urrezko ezteien amaiera ospatzeko egin dugun liburu honetan biltzen diren ideiak, oroitzapenak eta bizipenak. Argitalpen honen bitartez, urte hauetan guztietan bidelagun izan ditugun pertsonei eta erakundeei merezitako aitortza eman nahi izan diegu», azaldu dute.
Musikasteren lehen edizioa 1973an egin zen. Gogora ekarri duten bezala, urte hartan Jose Luis Ansorena musikari, kaputxino eta Errenteriako Andra Mari abesbatzako zuzendariak herriko musika eta kultura jarduerari bultzada berri bat eman nahi izan zion, euskal konpositore eta interpreteetan oinarritutako jaialdia sortuz, «garai hartako jaialdiekin alderatuz erabat berritzailea izango zena», aipatu dute.
‘Koloreak’ eta ‘Zifrak’
Argitalpenean, jaialdiak bere 50 edizioetan izandako «jarduera bizia» berrikusi nahi izan dute autoreek eta, hala, liburua bi zatitan banatu dute: ‘Koloreak’ eta ‘Zifrak’. Lehenak jaialdiaren jatorria, idearioa, antolaketa, parte hartu duten konpositore eta interpreteak, espazioak, kritikaren erantzuna, publikoa eta hedapena aztertzen ditu. Bigarrenak, Musikasteren garapenaren hurbilketa estatistiko bat eskaini eta jaialdian zehar interpretatu diren konpositoreen obren sailkapena egiten du.
Prentsako iritziak eta artikuluak, argazki galeria bat, binetak, Bingen Zupiria Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuaren hitzaurrea eta Pello Leiñenaren eta Arantxa Arzamendi, Andra Mari Abesbatzako lehendakariaren sarrera ere baditu argitalpenak.
«Argitalpenak Musikasteren izaera eklektikoa eta kaleidoskopikoa erakusten du, hainbat genero eta forma musikalen bateratzearekin, gure historia musikalaren isla fidela» baita, laburbildu dute.
Azkenik, liburuaren bidez sortzaileen, antolatzaileen eta publikoaren ahalegina «aitortu eta aldarrikatu» nahi izan dela ere nabarmendu dute, «horien laguntza eta babesik gabe ezinezkoa izango bailitzateke berrogeita hamar urtetako ibilide oparoari heltzea».

«Ez da erraza hamarratza bezala atzera joatea eta, gainera, korrontearen aurka aritzea»

Donuts caseros

Fermin Muguruzaren omenezko mural bat margotu dute Valentziako institutu batean

El árbol como medicina natural: disminuye el estrés y evita enfermedades

Antxoa eltzekariak piper txorizerorekin

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Indar harremana da, ergela

De la grada al césped, las Mater Series de rugby reúnen en Bilbo a más de 300 mujeres
