
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz jazmin, 200 g ganba, tipulina bat, piper berde erdia, piper gorri laurdena, 100 ml koko edari, 100 ml salda, kurrya, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. 600ml ur gatzarekin eta olio pixka batekin irakin. Arroza gehi-tu eta eltzea aluminiozko papera-rekin ondo itxi. Estalkia jarri eta 12 minutuz egosi, su eztitan. Su-tatik kendu eta 10 minutuz pau-satzen utzi.
2. Ganbak zuritu eta buruak kendu. Zartagin batean buruak olio pixka batekin erregosi eta atera.
3. Zartagin bertan txikitutako barazkiak erregosi.
4. Salda eta koko edaria gehitu eta 2 minutuz egosi. Behar adina ku-rry eta gatz bota. Ganbak gehitu eta egosi.
Plateretan arroza jarri eta gaine-tik ganbak bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz jazmin, 200 g ganba, tipulina bat, azenario bat, litro bat salda, kurrya, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako barazkiak oliarekin erregosi.
2. Arroza gehitu eta eragin.
3. Salda beroarekin apurka-apur-ka busti eta eragin. Kurrya eta gatza bota, estali eta 10 minutuz egosten utzi.
4. Sua txikitu eta beste 8 minutuz egosi. Bi minutu lehenago zuritutako ganbak gehitu. Sutatik kendu eta 2-3 minutuz pausatzen utzi.

Ekaitzak eztanda egin du EHZren bukaeran eta traktoreen laguntzaz atera dituzte autoak

Hasi da Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren 30. urteurreneko edizioa

Artearen diziplina desberdinek jantzi dute EHZren bigarren eguna

30. urtemuga ospatzeko egitaraua, Arberatze-Zilhekoatik zuzenean
