
Osagaiak 4 lagunentzat
2 patata, gatza, piperbeltz beltza. Betegarria: tipula bat, baratxuri ale bat, 250 g tomate heldu, 400g txahalki txikitu, arrautza bat, 20 g mahaspasa, 4 oliba beltz, olioa, gatza. Saltsa: tipula bat, baratxuri bat, 250 g tomate heldu, koilarakadatxo bat piperrauts, 15 ml ozpin, 300 ml salda, azukrea, gatza.
Zailtasuna 3
1. Patatak urarekin estali eta 20 minutuz egosi. Xukatu eta epeltzen utzi.
2. Patatak zuritu eta sardexka batekin zapaldu. Irin pixka bat eta behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota eta nahastu. Hozten utzi.
Betegarria:
1. Arrautza egosi, zuritu eta txikitu.
2. Txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Tomatea zuritu eta txikitu. Tipularekin batera jarri eta erregosi.
4. Haragia gehitu eta arin erregosi. Txikitutako olibak, mahaspasak eta arrautza gehitu eta nahastu. Hozten utzi.
5. Patata purearekin 32 bolak egin eta bolak pixka bat zapaldu.
6. Hurrenez hurren jarri patata bola bat, erdian betegarria eta beste patata bola. Eskuekin itxi eta patata itxura eman.
7. Irinatik eta irabiatutako arrautzatik pasatu. Olio beroan frijitu.
Saltsa honekin lagundu:
1. Tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi.
2. Tomatea, piperrautsa, ozpina, azukre pixka bat eta salda bota eta 20 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta hozten utzi.

Mende erdi berantago, Peiok eta Pantxoak ikurrinaren haizea zabaldu dute Santutxura

Nueva funcionalidad de Google: activa NAIZ como fuente preferida para seguir la actualidad

El crucero del hantavirus deja ya un caso en Suiza y desembarcará el sábado en Tenerife

Una cueva pirenaica a 2.235 metros de altitud fue refugio humano durante la Prehistoria
