BABESLEDUN EDUKIA

Ikasturte hasierarekin batera datoz Bermeo, Urduliz, Galdakao, Legutio eta Dulantziko jaiak

Ikasturtea hasierarekin batera, Euskal Herriko hainbat herritako jaiak iritsiko dira. Bizkaian, esaterako, Bermeo, Urduliz eta Galdakao dira asteburu honetan jaietan murgilduko diren herrietako batzuk, eta Araban, Legutio eta Dulantzi.

Osteguneko kuadrillen jaitsierak eman die hasiera aurten ere Bermeoko jaiei.
Osteguneko kuadrillen jaitsierak eman die hasiera aurten ere Bermeoko jaiei. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaien hasiera ostegun honetan egin dute (irailak 7), txosnen irekiera, Xixiliren aurkezpena eta alkatearen pregoiarekin. Hortik aurrera, bermeotarrak hamar egunez ibiliko dira arrantzale jantzi urdinekin, irailaren 17ra arte hain zuzen.

Hamar egun luze hauetan, denen gusturako ekintzak antolatu ditu jai batzordeak: erraldoien irteerak, dantzariak, alkartasun batel estropada, esku pilota txapelketak, suzko zezenak, bertsolariak, herri kirolak, kale antzerkia, edota danborrada.

Ostiralean (irailak 8) Almika auzoan ospatuko dute bereziki Andra Mari eguna. Bertan, ohiko meza eta aurreskuaren ondoren, I. Ardi Ulea Ebagitzeko Txapelketa jokatuko da eta arratsaldean idi-probak izango dira.

Urtero bezala, musikak garrantzi berezia izango du aurten ere Bermeoko jaietan. Horrela, nabarmentzekoa da larunbatean (irailak 9) izango diren ia ekitaldi guztiak musika arlokoak izango direla: txistularien kalejira, fanfarre, trikitilari eta elektrotxarangen emanaldiak, kontzertuak eta erromeriak.

Igandean (irailak 10) Kontxako estropadetako finalean Urdaibaiko traineruak parte hartuko duenez, kirol txapelketa hau ikusgai izango da Almikako jaietako txosnan. Astelehenean (irailak 11) umeen eguna ospatuko da txosnan, datorren ostiralean (irailak 15) mozorro eguna eta larunbatean (irailak 16) Santa Eufemia eguna. Gauero, tren zerbitzu berezia izango da Bermeo eta Gernika artean, bi ordutik behin.

Urdulizen ere ostegunean hasi dituzte Andra Mari jaiak eta aurten 30 urte betetzen dituen jai batzordeak egitarau zabala prestatu du asteburu hau eta hurrengorako. Ekitaldi nagusien artean, aipatzekoak dira XXXVI Andra Mari txirrindularitza sari nagusia (ostirala 8), herri bazkaria (igandea 9), mozorro lehiaketa (larunbata 16); edota auto klasikoen erakusketa eta paella lehiaketa (igandea 17).

Musikaren atalean, honako talde hauen emanaldiak iragarri dituzte: Lowe taldea (ostirala 8); Chalwa Band taldea eta Urrats erromeria (larunbata 9); La Escavadora, Delirium Tremens eta Garilak 26 (ostirala 15); eta Oxabi erromeria (larunbata 16).

Urdulizko establezimendu laguntzaileak: Txiberri Taberna

Jaietako desfilearekin hasiko dira aurten ere Galdakaoko jaiak. (Monika DEL VALLE | FOKU)

Galdakaon ostiral arratsaldean hasiko dituzte jaiak (irailak 8) pregoiaren irakurketa eta txupinazoarekin. Une horretatik aurrera, galdakoztarrak jaietan murgilduko dira hamar egun luzez, irailaren 17ra arte hain zuzen.

Horretarako, egitarau zabala prestatu du Jai Batzordeak, herriko elkarte eta kuadrillen laguntzarekin. Besteak beste, asteburu honetan ez dira faltako kale animazioa, txistulari eta gaitarien kalejirak, pilota partidak, goitibehera lasterketa, Ganguren mendira igoera edo bertso jaialdia. Datorren asteburuko ekitaldien artean, nekazaritza azoka, 53. Santakurtzetako Txirrindularitza Saria, XII. Artzai Txakur Txapelketa, herri bazkaria edota txistu alardea daude iragarrita.

Txosna batzordeak ere hainbat ekitaldi antolatu ditu, hala nola paella txapelketa, ohe lasterketa, mozorro lehiaketa edota marmitako txapelketa, besteak beste.

Musika arloari dagokionez, herriko taldeei tarte berezia egingo zaie egitarauan, eta horiekin batera honako taldeak arituko dira: Iseo Dodosound, Mozoilo Dj Fest eta STR (ostirala 8); Esne Beltza eta I Love 80's orkestra (larunbata 9); EH Sukarra era Akerbeltz erromeria (ostirala 15); edota En Tol Sarmiento eta Goxuan Salsa (larunbata 16).

Galdakaoko erakunde eta establezimendu laguntzaileak: Galdakaoko Udala, Basoa jatetxea, Belagorri Belardenda, Kric-Krac, Opticalia Galdakao

Dultzaineroak eta erraldoaik Dulantziko jaietako lehen egunean. (Juanan RUIZ | FOKU)

Dulantzi eta Legutio

Araban ere jaiak ospatuko dituzte hainbat herritan, tartean Legution eta Dulantzin. Azken herri honetan ostiralean hasiko dira Aiarako ama birjinaren omenezko jaiak (irailak 8) eta bi asteburutan ospatuko dituzte. Aurtengo txupinazoa Aiala txirrindularitza klubak botako du eta ondoren Zirkozaurre taldearen kale emanaldia, txosnen irekiera eta Garilak 26 taldearekin dantzaldia izango dira.

Larunbatean (irailak 9), bolo txapelketa, pilota partidak, blusen kalejira, behiak, zezen suzkoa, Enziska2 taldearen emanaldia eta DJak izango dira. Eta igandean, behi suharraren eguneko ekitaldiak ospatuko dira, baita herri bazkaria, herri kirolak eta The Spolem Girls taldearen emanaldia ere. Herriko kaleak alaitzeko, Izenbarekuak txaranga egunero arituko da kalez kale.  
Astelehenean (irailak 11) Aiarako ermitako erromeria eguna ospatuko da eta egitarauak datorren ostiralean jarraituko du hainbat ekitaldirekin, tartean honako taldeen emanaldiekin: Ttek elektrotxaranga eta Puro Relajo (ostirala 15); Akerbeltz (larunbata 16); eta Joselu Anaiak (igandea 17).  

Dulantziko erakunde laguntzaileak: Dulantziko Udala.

Legution lau egunez luzatuko dira jaiak, ostiralean hasi (irailak 8) eta astelehenera arte (irailak 11). Txupinazoaren ondoren, danborrada, buruhaundiak, pelota partiduak eta Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia izango dira.

Larunbatean (irailak 9) ur jolasak, herri bazkaria, mus eta briska txapelketak, batukada, gazte afaria eta Huntza eta Mugi Panderoa taldeen emanaldiak izango dira. Igandean (irailak 10) aipatzekoak dira herriko txistulariekin kalejira, azoka, herri kirolak, triki-poteoa, mozorro lehiaketa eta diskofesta. Eta astelehenean (irailak 11), haur parkea, bolo txapelketa, mariatxiak, tortilla txapelketa, karaokea eta txokolatada daude iragarrita.

Legutioko erakunde laguntzaileak: Legutioko Udala