BABESLEDUN EDUKIA

Durangarrek San Fausto jaiekin gozatuko dute datozen bi asteburutan

Durangarrentzat hain bereziak diren San Fausto jaiak ate joka dira dagoeneko eta txosnaguneko zein Udaletxeko plazako txupinazoek hasiera ezinhobea emango diote bi asteburutan luzatuko den egitarau zabalari.

Aurtengo txupinazoa Mugarra triatoloi taldeak botako du.
Aurtengo txupinazoa Mugarra triatoloi taldeak botako du. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Txupinazo goiztiarrena Landako Guneko txosnagunekoa izango da, asteazkenean bertan (urriak 11) botako baitute, aurten Karrika antzerki taldearen eskutik. Udaletxeko plazako txupinazoa, berriz, ostegun eguerdian izango da (urriak 12), Mugarra triatloi taldearen eskutik. Ordubete lehenago, Patxikotxuri ongietorria egingo diote San Fausto auzoan, eta jarraian kuadrillak kalejiran abiatuko dira, Landako Gunetik etorritako Pantxikerekin elkartu eta Udaletxeko plazan bukatzeko.

Aurtengo egitaraua urriaren 22ra arte luzatuko da, eta bertan ez dira faltako haur eta gazteentzako ekitaldiak, musika emanaldiak, bertsolariak, ekitaldi gastronomikoak eta kirol lehiaketak, beste askoren artean.

San Fausto egunean (ostirala 13), esaterako, paella txapelketa egingo dute, baita ohiko artopilen banaketa ere. Egun horretarako, Jai Batzordeak dei egin die herritarrei Durangoko jantzi tradizionala janztera (alkondara zuria eta gona edo praka urdinak).

Larunbatean (urriak 14) gazteen kalejira eta bazkaria izango dira txosnagunean. Umeen eguna, bestalde, igandean izango da (urriak 15) eta bertan ez da faltako txupinazo txikia, aurten Kurutziaga ikastolaren eskutik. Umeentzako goitibehera jaitsiera ere izango da, Tabira auzoan, baita bitsa jaia, erromeria edo magia ikuskizuna ere.

Musika arloari dagokionez, kontzertuak asteazkenean bertan hasiko dira txosnagunean: Insömnia, Dube, Ezta Ilen eta Nevadah (asteazkena 11); DJ maratoi herrikoia (osteguna 12); Broken Brothers Brass Band, Ibil Bedi eta Skabidean (ostirala 13); Nakar, Toc eta Biznaga (ostirala 20); eta Aiaraldeko Sound System (larunbata 21).

Egitarau ofizialean, honako kontzertuak daude iragarrita: Raimundo el Canastero (osteguna 12);  Lindy Hop Swing, Nebrashka eta En Tol Sarmiento (ostirala 13); Andoni Ollokiegi, Acero Orkestra eta Carlos Jean (larunbata 14); "Imanol oroituz" kantaldia (igandea 15); Huntza (ostirala 20); eta Vulkano orkestra (larunbata 21).

Txaranga eta fanfarriek ere leku berezia izango dute aurtengo egitarauan. Horrela, ostegunean (urriak 12) Tximeletak eta Joselontxos fanfarrien arteko norgehiagoka izango da, eta honako egunetan, beste talde hauen emanaldiak: Elektrotxufla elektrotxaranga (ostirala 20); Sugarri fanfarrea (larunbata 21); eta Irulitxa fanfarrea (igandea 22).

Durangoko establezimendu laguntzaileak: Opticalia Durango, Intxaurre, Mikeldi Taberna.