
Ezkerraldeko gazteek antolatutako eta NAIZen babesa duen EZK Fest jaialdiak ospatu zuten larunbat honetan Sestaoko Labe Garaian. Kontrastatutako zortzi taldek osatu zuten maila handiko kartela eta festak ez zuen hutz egin.
Los Chikos Del Maiz, Merina Gris, Hofe x 4:40, Biznaga, Brigade Loco, Sua, Las Sexpeares eta Quaaluders taldeak aritu ziren, egun osoko egitaraua eskainiz, ‘Bihotz sutan’ lelopean. 12.00etatik 02.00etara luzatu zen jaia langile klasearentzat oso ikonikoa den Labe Garaia espazioan.
Un fin de semana para el recuerdo. El viernes en la @redstar volvimos a sentir el calor de una sala. El sábado tuvimos el placer y el honor de participar en el @ezkfest de Sestao.
— Los Chikos del Maíz ⚒️ (@chikosdelmaiz) October 22, 2023
Un millón de gracias, próximas paradas el Hip hop X Palestina en Barna y Girona. #Tour23 pic.twitter.com/j0bXKjDxaQ
NAIZen babesa
Lehenengo edizioa bezala, aurtengo EZK Fest jaialdiak ere NAIZen babesa izan du. «Guztiz bat egiten dugu jaialdi honek defendatzen dituen balioekin eta bultzatzen dituen helburuekin. Eta aurten ere iazko hitzarmena berritu eta indartu nahi izan dugu, jaialdi hau urtetik urtera hazi dadin eta Euskal Herri osora proiektatu dadin gure alea jartzen saiatzeko, kazetaritzatik. Gainera langile klasea historikoki bertan izan duen garrantzia kontuan izanda, hor egon behar genuen», aipatu zuen Asier Iñigo NAIZeko marketing arduradunak joan den urriaren 11n, bigarren edizioaren aurkezpenean.

Un libro recoge en más de 1.400 páginas cerca de 3.000 especies de plantas de Nafarroa

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Glutenik gabeko garagardoak digestio mailako ondoeza eragin dezaketen konposatuak izan ditzake

Bazofia sintética disfrazada de noticia para hacer política facha










