LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
1,5 kilo muskuilu, tipula bat, 2 baratxuri ale, piper berde bat, piper gorri erdia, 200 g kuiatxo, 80 g hirugihar, ardo zuria, olioa, gatza, piper gozoa, ogi birrindua.
Zailtasuna 2
1. Garbitu ondo muskuiluak, duten bizarra kendu eta aizto batekin oskola karraskatu.
2. Muskuiluak eltze batean jarri, estali eta egosi, muskuiluak ireki arte.
3. Muskuiluak atera eta oskola bat kendu. Salda xukatu eta gorde.
4. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
5. Txikitutako piperrak eta kuiatxoa gehitu eta erregosi.
6. Zurrusta bat ardo eta salda gehitu eta erregosi, likido guztia galdu arte. Txikitutako hirugiharra gehitu eta arin erregosi. Koilarakadatxo bat piper gozo bota.
7. Muskuiluen gainetik banatu eta gainetik ogi birrindua bota.
8. Labe beroan sartu, 200 gradutan, eta gainerre.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
1,5 kilo muskuilu, 5 baratxuri ale, 500 g tomate heldu, oreganoa, ogi birrindua.
Zailtasuna 2
1. Muskuiluak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Tomateak zuritu eta birrindu. Baratxuriei gehitu eta erregosi. Behar adina gatz eta oregano bota.
4. Muskuiluen gainetik banatu eta ogi birrindua bota. Gainerre.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

La vida es un poco como la carrera de los Iron Maiden; 50 años este 25D

Nafarroa y Araba, refugios clave para el visón europeo, una especie en «colapso poblacional»
