Joxe Ripiau taldeak Esan Ozenki Records zigiluaren eskutik grabatu zituen lau diskoak birmasterizatuta eta 180 gramoko biniloan plazaratu ditu Elkar argitaletxeak luxuzko kutxa batean, edizio mugatuan, prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.
Iñigo Muguruza zenak sortutako eta gidatutako taldea izan zen Joxe Ripiau, Karibealdeko musika inspirazio iturritzat hartuta. Hasieran hirukote bat izan zen, Muguruzak berak (baxua eta gitarra), Jabier Muguruzak (soinu handia) eta Sergio Ordoñezek (güiro eta perkutsioak) osatuta.
1998an, berriz, laukote bihurtu zen, Asier Ituartek (tronboia) haiekin bat egin baitzuen, eta reggae, raggamuffin eta ska nahastu zituzten saltsa, merengue eta kunbiarekin, nahasketa horretan oinarrituz taldearen nortasuna.
Lau disko argitaratu zituzten Esan Ozenki Records zigiluaren eskutik: ‘Positive Bomb’ (1996) –Eric Donaldsonen ‘Cherry Oh Baby’ eta The Maytalsen ‘Pressure Drop’ kanten bertsio arrakastatsuekin–, ‘Karpe diem’ (1997), ‘Paradisu Zinema’ (1998) eta ‘Bizitza triste eta ederra’ (2000), kantu malenkoniatsuz osaturiko diskoa, taldearen agurra bilakatu zena.
Bada, orain, Elkar argitaletxeak Joxe Ripiau taldearen lau diskoak 180 gramoko biniloan bildu ditu, birmasterizatuta eta luxuzko kutxa batean. Edizio mugatua dela nabarmendu dute.

Madonna vuelve a mostrar su apego por la música tradicional vasca en su gira 40º aniversario

‘Esne Bidea’ diskoarekin esango du agur Esne Beltzak 2024an; «jai bat izatea nahi dugu»

‘Azken heriotza’ birarekin agurtuko ditu oholtzak Anestesiak
Elhuyarren itzultzaile automatikoak ahotsa ere badu orain

Amaia eta Cynthia: «Ikusgarritasuna eman nahi dugu, beste batzuk anima daitezen»

Imanol Pradales: muy del partido, institucional y con algún borrón en el expediente

‘Gernikako Arbola’: 170 años del perseguido y querido zortziko elevado a himno de Euskal Herria

«Aukera berdinekin bidea egiten ari gara, eta horrek aurrekoa deseroso sentiarazten du»
