FOIE MICUIT
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g ahate foie micuit, piku marmelada., 150 g arbendol, 2 koilarakada azukre.
Zailtasuna 2
1. Arbendolak boltsa batean sartu eta kolpeak eman zatitxoak egin arte.
2. Zartagin batean ekilore olio pixka bat berotu eta arbendolak gorritu, su ertainetan. Eragin erre ez daitezen.
3. Azukrea gehitu eta eragin, karamelo kolorea izan arte. Atera, zabaldu eta hozten utzi.
4. Foiea 8 zatitan moztu eta bolak egin.
5. Bolak arbendoletik pasatu eta hozkailuan sartu.
6. Piku marmelada ur pixka batekin arindu. Hozten utzi.
Plateretan bolak jarri eta marmeladarekin lagundu.
FOIE FRESKOA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g ahate foie, 200 ml ardo gozo, 8 orejoi, banilla, gatza, piperbeltz beltza.
Zailtasuna 2
1. Orejoiak banilla eta ardoarekin 4 minutuz egosi. Atera eta tira finetan moztu. Ardoa xukatu.
2. Ardoa egosi, loditu arte.
3. Foiea lau xerratan moztu.
4. Zartagin batean, su ertainetan eta oliorik gabe, foie xerrak bi aldeetatik erregosi. Gatza bota.
5. Foie atera, estali eta leku epel batean pausatzen utzi, koipea eta odola gal ditzan.
Plateretan foie zati bat jarri eta gainetik saltsa pixka bat bota. Ondoan orejoia jarri.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

La vida es un poco como la carrera de los Iron Maiden; 50 años este 25D

Nafarroa y Araba, refugios clave para el visón europeo, una especie en «colapso poblacional»
