Osagaiak 4 lagunentzat
16 pikillo piper, olioa. Betegarria: tipula bat, 2 baratxuri ale, 100 g piper berde, 500 g legatz, 300 g otarainxka, koilarakada bat irin, baso bat esne, olioa, gatza. Saltsa: tipula erdia, baratxuri ale bat, azenario bat, 100 g tomate, 500 ml salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
Betegarria:
1. Txikitutako tipula, piperra eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Legatzari azala eta hezurrak kendu eta txikitu.
3. Otarrainxkak zuritu eta barruan daukaten hari beltza kendu. Txikitu.
4. Barazkiei legatza eta otarrainxkak gehitu eta arin erregosi.
5. Irina gehitu eta eragin.
6. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. 3 minutuz egosi eta behar adina gatz bota. Hozten utzi.
Saltsa:
1. Zatitutako barazkiak olio pixka batekin erregosi.
2. Otarrainxken buruak gehitu eta arin erregosi.
3. Salda bota eta 15 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Gatza bota.
Bukatzeko:
1. Zartagin batean piperrak, bere salda eta ur pixka batekin 5 minutuz egosi. Hozten utzi.
2. Piperrak betegarriarekin bete.
3. Irineztatu eta irabiatutako arrautzatik pasatu.
4. Zartagin batean olio ugari berotu eta piperrak frijitu.
5. Eltze batean piperrak eta saltsa jarri eta 2 minutuz egosi.

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Sospechan que el videoportero de Amazon, presente en Euskal Herria, pasa datos al ICE
