Amagoia Bilbao

Txahal maisailez beteriko orekia

Osagaiak 4 lagunentzat
28 kodilo handi (oreki mota bat, karakola formakoa). Betegarria: 600 g txahal masaila, tipula erdia, azenario bat, porru erdia, 50 ml ardo beltz, 50 ml ardo gozo, olioa, gatza. Gazta krema: 150 ml esne-gain, 80 g gazta urdin.

Zailtasuna                        3

Betegarria:
1. Masaila garbitu eta osorik utzi.  Barazkiak garbitu eta zatitu.
2. Zartagin batean masaila frijitu.
3. Presio eltze batean txikitutako barazkiak olio pixka batekin 5 minutuz erregosi.
4. Masaila eta ardoak gehitu eta eragin. 5 minutuz egosten utzi.
5. Baso bat urarekin estali, eltzea tapatu eta 50 minutuz egosten utzi, masaila bigundu arte.
6. Masaila eta barazkiak atera. Masaila txikitu eta barazkiekin nahastu. Salda egosi, loditu arte.
7. Masaila saldaren heren batekin nahastu.
Gazta krema:
1. Esne-gaina berotu.
2. Gazta txikitu eta esne-gainari gehitu. Eragin gazta desegin arte eta 3 minutuz egosi. Irabiatu loditzeko.
Bukatzeko:
1. Kazola handi batean ur ugari  irakiten jarri. Ura irakiteko moduan dagoenean, kodiloak eta gatza bota; noizean behin eragin.
2. Pasta eginda baina oraindik gogor samar dagoenean -al dente- atera eta xukatu.
3. Kodiloak betegarriarekin bete.
4. Plater bakoitzean zortzi kodilo jarri eta gainetik masaila saltsa bota. Gazta krema tira batzuekin apaindu.