Osagaiak 4 lagunentzat
2 alberjinia, gazta birrindua, olioa. Betegarria: tipula bat, azenario bat, 200 g kuiatxo, 100 g dilista, olioa. Saltsa: 150 g tipula, sagar erdia, 300 g tomate heldu, olioa, gatza. Bexamela: 25 g gurin, 25 g irin, 600 ml esne, gatza, piperbeltz zuria.
Zailtasuna 3
1. Alberjiniak, luzeran, xerratan moztu. Gatza bota, ordu erdiz pausatzen utzi eta xukatu.
2. Plantxa batean olio pixka batekin erre.
Tomate saltsa:
1. Zerrendatan moztutako tipula eta sagarra olioarekin erregosi
2. Zatitutako tomateak gehitu eta 30 minutuz erregosi.
3. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Gatza bota.
Betegarria:
1. Dilistak eta litro bat ur egosi, su eztitan, 50 minutuz. Xukatu.
2. Eltze batean txikitutako tipula, azenarioa eta kuiatxoa olio pixka batekin erregosi.
3. Barazkiak, dilistak eta tomate saltsa pixka bat nahastu.
Bexamela:
1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.
2. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
3. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz.
Bukatzeko:
1. Azpil bat saltsarekin estali.
2. Hurrenez hurren alberjiniak, betegarriaren erdia, alberjiniak, geratzen den betegarria eta alberjiniak jarri. Bexamelarekin estali
3. Gainetik gazta birrindua bota. Labe beroan sartu, berotu arte.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Los Motos se mueven de nuevo

La vida es un poco como la carrera de los Iron Maiden; 50 años este 25D
