LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
3 txerri belarri, 2 tipula, 2 baratxuri ale, porruaren berdea, ura, oreganoa, koilaratxokada bat piperrauts gozoa edota pikantea, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Presio-eltze batean belarria, tipula bat, porrua, ura eta gatza 20 minutuz egosi. Xukatu eta zatitu. 400 ml salda gorde.
2. Geratzen den tipula eta baratxuriak txikitu eta olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Belarria, oreganoa, piperrautsa eta salda gehitu. Estali eta 10 minutuz egosten utzi. Behar adina gatz bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
3 txerri belarri, tipula bat, 2 baratxuri ale, 450 g tomate birrindu, 3 piper txorizero, 2 hosto erramu, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Presio-eltze batean belarria, erramu hostoak, ura eta gatza 20 minutuz egosi. Xukatu eta zatitu. 400 ml salda gorde.
2. Piper txorizeroak ondo garbitu eta 20 minutuz ur epeletan beratzen utzi.
3. Txikitutako tipula eta baratxu-riak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
4. Tomatea eta piperren mamia gehitu eta 15 minutuz erregosi, su eztitan.
5. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
6. Belarria eta salda gehitu. Estali eta 10 minutuz egosten utzi. Behar adina gatz bota.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Sospechan que el videoportero de Amazon, presente en Euskal Herria, pasa datos al ICE
