
Osagaiak 4 lagunentzat
2 alberjinia, 300 g kuia, olioa. Betegarria: tipula bat, piper berde bat, piper gorri bat, 3 baratxuri ale, 600 g izokin fresko, olioa, gatza. Saltsa: 2 arrautza gorringo, 150g gurin, gatza, piperbeltz zuria.
Zailtasuna 3
1. Alberjiniak luzetara ebaki. Koilara batekin barruko mamia atera, kanpoko azala apurtu gabe.
2. Zartagin batean olio ugari berotu eta azalak frijitu, bi aldeetatik. Paper baten gainera atera.
Betegarria:
1. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi.
2. Txikitutako piperrak eta alberjinien mamia gehitu eta erregosi, su eztitan.
3. Izokinari azala eta hezurrak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta arin erregosi, ez egin gehiegi. Hozten utzi.
Saltsa:
1. Eltze batean gurina berotu su oso eztitan, urtu eta gazura behean geratu arte.
2. Ontzi epel batean gorringoak irabiatu, igo arte.
3. Gurina apurka-apurka gehitu eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
Bukatzeko:
1. Azalak betegarriekin bete.
2. Kuia zuritu eta 10 minutuz egosi. Ondo zukatu eta irabiagailuarekin nahasi. Gatza bota.
3. Azpil batean kuia lautan banatu eta gainean alberjinia bana jarri.
4. Alberjinia bakoitzaren gainean saltsa jarri. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 15 minutuz edo, ondo berotu eta gorritu arte.

Osakidetza ofrece operarse en la privada a quienes lleven más de 180 días en la lista de espera

¿Sabes dónde vas a ver el eclipse total de Sol? Hoy es el día para elegir el mejor lugar

El restaurante Arzak denuncia la suplantación de su marca para estafas en reservas online

Pompeya reconstruye con inteligencia artificial la huida de una víctima del Vesubio
