
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g zainzuri fresko, 2 baratxuri ale, tipula bat, 400gr. muskuilu, litro bat salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 1
1. Zuritu ondo zainzuri zuriak, patatak zuritzeko tresnarekin, eta barrenak moztu. Zatitu.
2. Muskuiluak garbitu eta eltze batean ur pixka batekin jarri. Estali eta egosi, muskuiluak ireki arte. Atera, oskolak kendu eta salda iragazi.
3. Eltze batean moztutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
4. Zainzuriak eta saldak gehitu eta 30 minutuz egosi.
5. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.
Plateretan krema jarri eta gainean muskuiluak.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g zainzuri fresko, porru bat, 100 g arbi, apio zatitxo bat, 150 g barrengorri, litro bat salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 1
1. Zainzuriak zuritu eta zatitu.
2. Zerrendatan moztutako porrua olio pixka batekin erregosi.
3. Zainzuriak, arbia, apioa eta salda gehitu eta 30 minutuz egosi .
4. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.
5. Barrengorriak garbitu eta zerrendatan moztu. Zartagin batean olio pixka batekin arin erregosi.
Kremaren gainean jarri.
«El legado de La Polla Récords es más presente, necesario y actual que nunca»

Palau Sant Jordi bete eta milaka bihotz konkistatu ditu ETS taldeak

Un varón de 21 años fallecido en Nafarroa, primera muerte vinculada a nitazenos en el Estado
