![Joan zen igandean giro ezin hobearekin ospatu zen Gatikako ganadu feria.](/media/asset_publics/resources/001/105/683/article_main_landscape/Gatika.jpg)
Aurtengo jaietako egitaraua ekitaldi berezi batekin abiatu zen joan zen larunbatean, Athletic-eko jokalari ohiek sinadurak eskaini baitzituzten Nagusien etxean. Jarraian txupinazoa bota zuten eta egun osoan hainbat ekitaldi izan ziren, hala nola putxeren lehiaketa, txapel jaurtiketa eta kontzertuak.
Domeka ere egun berezia izan zen, herritarrek hainbeste maite duten San Marko feria ospatu baitzen. Bertan, eskualdeko baserrietako abelburu onenak ikusteko aukera izan zen.
Hiru eguneko atsedenaren ondoren, ostegun honetan (apirilak 25) bueltan da berriro jai-egitaraua, San Marko eguna ospatuko baitute, haurrentzako puzgarri, herri-kirol eta musika emanaldiekin, eta helduentzako hamaiketakoa eta briska txapelketarekin.
Barikua (apirilak 26) gazteen eguna izango da eta zapatuan (hilak 27) kirol ekitaldiak izango dira nagusi. Iluntzean, bertso poteoa eta kontzertuak hasiko dira.
Aurtengo jaiak domekan amaituko dira (apirilak 28), patinen topaketa, igel txapelketa eta bingoarekin. Aste guztian zehar jokatutako idi-proben azken saioa ere domekan egingo da.
Gatikako jaietako erakunde laguntzailea: Gatikako Udala
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)
«Abesti tristea da ‘Xalbadorren heriotzean’, baina jendea alaitzen du»
![Oxigeno-oscuro2](/media/asset_publics/resources/001/139/909/article_thumb_horizontal/oxigeno-oscuro2.jpg)