
Osagaiak 4 lagunentzat
Perretxiko arrautzopila: 150 g perretxiko, baratxuri ale bat, 3 arrautza. Patata arrautzopila: 200 g patata, 50 g tipula, 3 arrautza. Tomate arrautzopila: 200 g tomate, 3 arrautza. Gazta xerrak.
Zailtasuna 3
Perretxiko arrautzopila:
1. Txikitutako baratxuria erregosi. Tiratan moztutako perretxikoak gehitu eta erregosi.
2. Ontzi batean arrautzak jarri eta irabiatu. Perretxikoak gehitu eta nahastu. Gatza bota.
3. Zartagin batera olio pixka bat bota eta berotu. Arrautzaren nahasketa bota eta pixka bat gatzatzen utzi. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu.
Patata arrautzopila:
1. Zatitutako patata eta txikitutako tipula zartagin batean frijitu.
2. Ontzi batean arrautzak jarri eta irabiatu. Patatak gehitu eta nahastu. Gatza bota.
3. Zartagin batean olio pixka bat berotu. Nahasketa bota eta pixka bat gatzatzen utzi. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu.
Tomate arrautzopila:
1. Tomatea zuritu eta txikitu. Zartagin batean erregosi.
2. Ontzi batean arrautzak jarri eta irabiatu. Tomatearekin nahastu.
3. Zartagin batera olio pixka bat bota eta berotu. Arrautzaren nahasketa bota eta pixka bat gatzatzen utzi. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu.
Hurrenez hurren perretxiko arrautzopila, gazta xerrak, patata arrautzopila, gazta xerrak eta tomate arrautzopila jarri.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Los Motos se mueven de nuevo

La vida es un poco como la carrera de los Iron Maiden; 50 años este 25D
