Amagoia Bilbao

Garbantzuak azalorekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g garbantzu, azalore txiki bat, tipula bat, porru bat, azenario bat, 200 g tomate heldu, behi hezur bat, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2              

1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Garbitu eta xukatu.
2. Presio-eltze batean garbantzuak,  porruaren berdea, azenarioa, hezurra, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. Xukatu eta salda zopa egiteko erabili.
3. Azaloreari hosto berdeak kendu eta garbitu. Eltze batean ur ugari  eta gatza  berotu. Irakiten hasten denean, azalorea sartu eta 10 minutuz egosi. Zatitan moztu.
4. Txikitutako tipula eta porrua olio zurrusta batekin erregosi.
5. Tomateari azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
Eltze batean garbantzuak, salda pixka bat, azalorea eta barazkiak jarri eta 2 minutuz egosi.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentza
250 g garbantzu, azalore txiki bat, tipula bat, 2 baratxuri ale, koilaratxo bat piperrauts, olioa, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Garbantzuak beratu eta egosi.
2. Azalorea egosi.
3. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
4. Piperrautsa bota eta erregosi.
Eltze batean garbantzuak, azalorea eta barazkiak jarri eta 2 minutuz egosi.