
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g-ko 4 bakailao puska, baratxuri ale bat, 200 ml olio. Hummusa: 200 garbantzu, baratxuri ale erdia, 2 koilarakada tahin, limoi erdia, 2 koilarakada olio, gatza. Tomatea: 300 g tomate, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
Bakailaoa:
1. Bakailaoari gatza kentzeko, 36 orduz ur hotzetan beratu.
2. Tarte horretan ura lau aldiz aldatu behar dugu. Lehenengo bi aldaketak zortzi ordura izango dira, eta beste biak hamar ordura. Atera, eta ondo lehortu.
3. Kazola batean baratxuria osorik eta olioa berotu, baratxuria gorritu arte. Sutatik kendu eta epeltzen utzi. Baratxuria atera.
4. Bakailao puskak olioan sartu. Sutan jarri eta bakailaoa egosi, su eztitan, 60 gradutan, 8 minutuz. Bakailaoa atera, eta leku beroan mantendu.
5. Sutatik kazola kendu eta mugitu, saltsa loditu arte.
Hummusa:
1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu. Presio-eltze batean ura eta gatzarekin 40 minutuz egosi. Xukatu.
2. Limoiari zukua atera.
3. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
1. Tomateari azala eta haziak kendu eta dadotan moztu. Olio eta gatz pixka batekin arin erregosi.
2. Plateretan hummusa jarri, eta gainean bakailaoa eta bere saltsa pixka bat. Tomatearekin lagundu.

Mende erdi berantago, Peiok eta Pantxoak ikurrinaren haizea zabaldu dute Santutxura

Nueva funcionalidad de Google: activa NAIZ como fuente preferida para seguir la actualidad

El crucero del hantavirus deja ya un caso en Suiza y desembarcará el sábado en Tenerife

Una cueva pirenaica a 2.235 metros de altitud fue refugio humano durante la Prehistoria
