
ETA URDAIAZPIKOREKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, tipula bat, 2 baratxuri ale, 350 g kuia, tomate bat, 100 g urdaiazpiko ondu, 1,5 litro salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako tipula olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako baratxuriak eta dadotan moztutako kuia gehitu eta erregosi, su eztitan.
3. Tomateari azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
4. Arroza eta zatitutako urdaiazpikoa gehitu eta eragin.
5. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 18 minutuz egosten utzi. Behar adina gatz bota.
6. Sutatik kendu eta 3-5 minutuz pausatzen utzi.
ETA GANBEKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, azenario bat, 3 baratxuri ale, 300 g kuia, piper berde bat, 150 g ganba, 1,5 litro salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako azenario, piperra eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
2. Dadotan moztutako kuia gehitu eta erregosi.
3. Arroza gehitu eta eragin.
4. Ganbak zuritu eta osorik utzi.
5. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 10 minutuz egosten utzi. Behar adina gatz bota.
6. Sua txikitu, ganbak sartu eta beste 8 minutuz egosi. Sutatik kendu eta 3-5 minutuz pausatzen utzi.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Ikerketa batek eskolen jangeletako menuetan desoreka nutrizionalak antzeman ditu

Pantxoa eta Peioren ‘Azken dantza’-rako sarrerak agortu egin dira
