
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g garbantzu, 400 g azalore, tipula bat, 2 baratxuri ale, azenario bat, 2 koilarakada tomate saltsa, 300 g koko esne, 2 koilarakada yogur, koilarakadatxo bat kurry, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu.
2. Presio-eltze batean garbantzuak, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. Xukatu.
3. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, azalorea sartu eta 8 minutuz egosi.
4. Txikitutako tipula eta baratxuriak olioarekin erregosi.
5. Txikitutako azenarioa gehitu eta erregosi.
6. Garbantzuak, azalorea, kurrya, tomatea, esnea eta yogurra gehitu eta 3 minutuz egosi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g garbantzu, 200 g azalore, 2 tipula 200 g tomate heldu, koilarakadatxo bat kurry, 200 ml koko esne, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Garbantzuak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
3. Tomateari azala eta haziak kendu eta txikitu. Tipularekin batera jarri eta erregosi.
4. Azalorea, garbantzuak eta 400 ml garbantzuen salda, esnea eta kurrya gehitu eta 10 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Blancas, delgadas y jóvenes: un estudio constata los sesgos de la IA en imágenes de mujeres

Euskal musikaren sektoreak kezkaz begiratzen dio makrokontzertuen gorakadari

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos
