
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g patata txiki, 4 arrautza, 300 g ahate foie, olioa, gatza, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Patatatak urarekin garbitu eta lehortu. Zerrendatan moztu.
2. Zartagin batean olio ugari berotu eta patatak frijitu. Xukatu.
3. Eltze batean ura, gatza eta ozpin pixka bat jarri.
4. Irakiten hasten denean, suaren indarra jaitsi eta arrautzak, azalarik gabe, sartu. Tapatu eta 2 minutuz egiten utzi.
5. Foie lau xerratan moztu. Zartagin batean, su ertainetan eta oliorik gabe, foie xerrak bi aldeetatik erregosi. Gatza bota.
Plateretan hurrenez hurren patatak, arrautza eta foie jarri. Gainetik txikitutako perrexila bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g patata, 4 arrautza, 200 g ahate foie, 50 ml esne-gain, 150 ml salda, olioa, gatza, piperbeltz beltza, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Patatak zuritu eta zerrendatan moztu. Ura eta gatz pixka batekin egosi eta xukatu.
2. Arrautzak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
3. Foiea dadotan moztu eta zartagin batean, su ertainetan eta oliorik gabe, pixka bat erregosi.
4. Eltze batean esne-gaina, salda eta foie 3 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.
Plateretan hurrenez hurren patatak, arrautza eta saltsa jarri. Gainetik txikitutako perrexila bota.

«La sílice juega un rol fundamental en la creación de la vida»

«Nire bizitzan lanari energia gehiegi eskaini diot, eta horrek gaixotu nau»

ETSk Madrilgo Movistar Arena betetzeko erronka hartu du 2026ko apirilaren 25ean

Gatiburen ‘Azken Zoramena’ kontzertua Gernikako San Kristobaleko aparkalekura lekualdatu dute
