Amagoia Bilbao

Barazki eta miso zopak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Tipula erdia, 2 azenario, 50 g ilar, baratxuri ale bat, patata bat, apio zati bat, 2 koilarakada tomate saltsa, 100 g fideo, 1,5 litro salda, olioa, 2 koilarakada miso.

Zailtasuna                        1               

1. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Azenarioa zuritu eta dadotan moztu. Patata zuritu eta kraskatu. Apioa txikitu.
3. Barazkiak tipularekin batera jarri eta erregosi, su eztitan.
4. Tomate saltsa gehitu, saldarekin busti eta 25 minutuz egosi.
5. Fideoak eta ilarrak gehitu eta beste 5 minutuz egosi. Miso salda bero pixka batekin urtu eta zopari gehitu. Nahastu.
Behin miso botatzen denean, zopak ez du irakin behar.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Tipuleta bat, 100 g arbi daikon, 100 g kuia, 2 hosto pak choi, zatitzo bat alga wakame, 100 g tempeh, 1,5 litro salda, 2 koilarakada miso.

Zailtasuna                        1              

1. Txikitutako tipuleta olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Tira finetan moztutako arbia, kuia, alga eta pak choi gehitu eta erregosi.
3. Salda bota eta 35 minutuz egosi. Miso salda bero pixka batekin urtu, zopari gehitu eta nahastu.
4. Tempeh dado txikitan moztu. Zartagin batean olio pixka batekin arin erregosi. Zoparen gainean jarri.