Amagoia Bilbao

Ahate gibel freskoa madari eta mamiarekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
700 g ahate gibel fresko, 15 g gatz, 7 g azukre, piperbeltz beltza. Purea: 500 g madari, koilarakada bat azukre, koilarakada bat gurina, kanela zatitxo bat, limoia. Mamia: 150 ml ardi esne, tanta bat gatzagi. Eztia, ogi xerrak.

Zailtasuna                        3               

Gibela:
1. Gibela hozkailutik atera eta 2 orduz utzi.
2. Erditik zabaldu eta dituen zainak kendu. Saiatu ahalik eta gutxien apurtzen.
3. Gatza, azukrea eta piperbeltz beltza nahastu eta gibela igurtzi. Itxi bere forma emanez. Hozkailuan sartu eta 4 orduz utzi.
4. Gibelarekin 2 zilindro egin, film paperean bereizita bildu eta hutsean ontziratu.
5. Ur beroan, 65 gradutan, 12 minutuz egosi. Atera eta izotza duen uretan sartu.
Purea:
1. Madaria zuritu eta zatitu.
2. Gurina urtu eta madariak, limoi zuku pixka bat, azukrea eta kanela 5 minutuz erregosi. Behar badu ur pixka bat bota eta beste 5 minutuz erregosi.
3. Kanela atera eta irabiagailuarekin nahasi.
Mamia:
1. Esnea epeldu.
2. Gatzagia bota. Izotza egiteko 8 moldetan banatu eta hozten utzi.
Mamia:
1. Labe beroan ogia gorritu.
2. Gibela poltsatik atera eta xerratan moztu.
3. Plateretan purea jarri, gainean foie xerrak eta ondoan mamia eztiarekin. Ogiarekin lagundu.