
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g patata, 8 zainzuri fresko, 3 berdel. Eskabetxea: baso laurden ardo ozpin, baso erdi olio, baso laurden ardo zuri, 3 baratxuri ale, erramua, ezkaiak.
Zailtasuna 2
1. Berdelak garbitu eta xerrak atera. Dauzkaten hezurrak kendu.
2. Eltze batean olioa, ardoa, ozpina, ezkaia, erramua eta baratxuriak 2 minutuz egosi.
3. Berdela sartu eta egosi, 60 gradutan, 3 minutuz. Hozten utzi.
4. Patatak ur eta gatzarekin 20 minutuz egosi. Xukatu, zuritu eta xerratan moztu.
5. Zainzuriak zuritu eta 10 minutuz egosi. Egosteko denbora zainzurien lodieraren arabera izango da. Xukatu eta moztu.
Plateretan patata, berdela eta zainzuriak jarri. Gainetik eskabetxe pixka bat bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g patata, 300 g tomate, 3 berdela. Eskabetxea: limoi bat, 2 baratxuri ale, baso erdi olio, 3 koilarakada ozpin, gatza.
Zailtasuna 2
1. Patatak egosi, zuritu eta xerratan moztu.
2. Tomatea zerrendatan moztu.
3. Berdelak garbitu eta xerrak atera. Dauzkaten hezurrak kendu.
4. Baratxuriak olioarekin erregosi. Limoi zukua, ozpina eta gatza gehitu eta 2 minutuz egosi.
5. Berdela sartu eta egosi, 60 gradutan, 3 minutuz. Hozten utzi.
Plateretan patata, tomatea, berdela eta eskabetxe pixka bat jarri.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Ikerketa batek eskolen jangeletako menuetan desoreka nutrizionalak antzeman ditu

Pantxoa eta Peioren ‘Azken dantza’-rako sarrerak agortu egin dira
