
AZALORE PUREAREKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g txahal masailak, 350 g tipula, azenario bat, porru bat, 140 g barrengorri 100 ml ardo beltza, 100 ml ardo gozo, olioa, gatza. Purea: 600 g azalore, sagar berde bat, tipula bat, 300 ml salda, 50 ml esne, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Masailak olioarekin gorritu.
2. Eltze batean zatitutako barazkiak olio pixka batekin erregosi.
3. Masailak eta ardoak gehitu eta eragin. 15 minutuz egosten utzi.
4. Urarekin estali eta egosten utzi, su ertainetan, bigundu arte.
5. Masailak atera eta xerratan moztu. Salda iragazi eta egosi, loditu arte. Masailak sartu eta irakin.
6. Purearen tipula eta sagarra olio pixka batekin 2 minutuz erregosi.
7. Azalorea, esnea eta salda gehitu eta 10 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta gatza bota.
KUIA PUREAREKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g txahal masailak, tipula bat, porru bat, 100 ml soja saltsa, koilarakada bat azukre, olioa, gatza. Purea: tipula bat, 700 g kuia, 100 g shiitake, 300 ml salda.
Zailtasuna 2
1. Eltze batean zatitutako barazkiak eta masailak arin erregosi.
2. Soja eta azukrea bota, eragin eta urarekin estali. Egosten utzi, masailak bigundu arte. Atera eta moztu. Saltsa iragazi eta egosi.
4. Purearen barazkiak olio pixka batekin erregosi. Salda bota eta 15 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi. Gatza bota.

Fermin Muguruzaren Anoetako kontzerturako jakin beharreko guztia

Kolpez kolpe, gora herria! Geurea da garaipena!

Gaza y Madrid, Iñigo e Ituño, tormenta y revuelta; los momentos de Muguruza en Anoeta

Yala Nafarroa lanzará un txupinazo que sea «una luz de esperanza para detener este genocidio»
