Fermin Muguruzaren berrogei urteko musika ibilbidea protagonista izango duen diskoa osatu berri dute Sabor Discos zigilu frantsesak eta Lucha Amada musika kolektibo alemaniarrak, eta azken honek duen Jumpup zigiluarekin ikusiko du argia ekainaren 13an. Liburu formatoa izango duen hiru biniloetan edo CD bikoitzean egongo da eskuragarri eta, Promomusikatik jakinarazi dutenez, Fermin Muguruza internazionalistaren eraginari buruz Kirmen Uribe eta Miquel Ramos idazleek idatzitako testuak biltzen dituen liburuxka haundi bat ere ekarriko du berekin.
Proiektu honetarako, 34 artistek Fermin Muguruza musikari eta zinema zuzendari irundarra omentzeko Kortatu eta Negu Gorriak mitikoen kantuak interpretatu dituzte, eta baita Brigadistak Sound System, Euskal Herria Jamaica Clash edo DUTekin batera egindako bakarkako diskoetako zenbait abesti ere.
«Mapamundian zehar egindako itzulpenak aurkitu ditzakegu, beti Ferminen babesa jaso duen Mapucheen hizkuntzan adibidez, frantsesera, italianera edo gaztelerara. Edo imagina dezagun ‘Sarri Sarri’ kanta japonieraz!, Ferminen sarea mundiala da. Bertan aurkitu ditzazkegu ere lehen aldiz euskeraz abesten duten artistak. Musika, mezuen igorle bezala ulertuz baina baita hizkuntzena ere», aurreratu dute Promomusikatik.
Testuinguru honetan aurkeztu dute Zea Maysen ‘Hay algo aqui que va mal’, Kortaturen abesti ezagunaren bertsioa eta, aldi berean, diskoan topa daitekeenaren aurrerapen modura datorrena.

Homenaje a Germán Rodríguez con actuación sorpresa de Rozalén

La peineta de Morante; el torero de Vox se encara con el tendido reivindicativo de Iruñea

Agradecimiento desde el hospital de Gaza a una Iruñea volcada contra el genocidio

«Aquí me voy a tatuar unos huevos con txistorra»
