
Osagaiak 6 lagunentzat
Orea: 300 g irin, arrautza bat, 125 g gurin, gatza. Betegarria: tipula gorri bat, 2 baratxuri ale, piper gorri bat, alberjinia bat, 400 g shiitake, 125 g mozzarella fresko, 150ml esne, 150ml esne-gain, 3 arrautza, gatza, piperbeltz zuria.
Zailtasuna 3
Orea:
1. Irina, arrautza, gurina eta gatz pixka bat nahastu.
2. Erdian beste osagaiak jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte.
3. Tapatu eta hozkailuan ordu betez beratzen utzi.
4. Tarta molde bat gurinez igurtzi. Arrabola batekin orea zabaldu eta moldea bete. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 5 minutuz.
Betegarria:
1. Piperra eta alberjinia garbitu eta azpil batean jarri. Labe beroan sartu, 180 gradutan, barazkiak gorritu arte. Atera eta tapatu.
2. Piperra zuritu eta haziak kendu. Bi barazkiak zerrendatan moztu.
3. Zerrendatan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi.
4. Alberjinia eta piperra gehitu eta erregosi.
5. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
6. Zerrendatan moztutako shiitakeak gehitu eta erregosi.
7. Esnea, gazta, esne-gaina eta arrautzak irabiagailuarekin nahasi. Barazkiak gehitu eta nahastu. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
8. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 20-25 minutuz.
Atera eta sei zatitan moztu.

«Detrás de cualquier lujo hay un crimen»

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

La vida es un poco como la carrera de los Iron Maiden; 50 años este 25D

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre
