
Bilboko BBK aretoak Euskaraldirako antolatutako egitarau zabalari hasiera eman dio Gorka Urbizuk larunbat arratsaldean ezohiko formatu batean: bere bandarekin –Felix ‘Rüdiger’ Buff gehitu zaio–, kalean eta doan.
Aretoaren sarrera nagusiaren aurrean jarri da oholtza eta ikuslegoa espaloietatik zabaldu da. Jende dezente zegoen, baina ez Gorka Urbizuk erakartzen duen ohikoa; agian publizitate askorik eman ez zaiolako kontzertuari. Eta, bien bitartean, autobusak aurrera atzera, errepidea zabalik utzi delako garraio publikorako. Xarma bereziko kontzertu bitxi horietako bat.
«Zuzeneko musikaren miraria, inolako fokurik gabe, egun argiz eta inolako tranparik gabe» sortzeko prest agertu da nafarra. «Gorde zuentzako baliagarria zaizuena eta ahaztu gainontzekoa, eta musikaren lilura arkaikoaz gozatu ezazue».

Berri Txarraken osteko bakarkako lehen diskoak ezuste atseginak baino ez dizkio eman Gorka Urbizuri. Orain gutxi Estatuko Musika Independentearen sarietan (MIN sariak) Euskarazko Diskorik Onena izendatu dute.
Azaroaren 8an Baluarten emango duen kontzertuari –ia sarrera guztiak agortu dira– bigarren data gehitu diola iragarri berri du Instragramen: azaroaren 7an egingo da Baluarten ere eta sarrerak bere web orrialdean eta Baluarten bertan daude salgai. Ziztu bizian desagertuko dira seguruenik.
Instagrameko bideoan beste pista bat eman du: hurrengo EP-a Londresko Abby Road historikoan grabatuko du.
Kale Nagusiko berotasunean, autobusak aurrera-atzera, eta Urbizuren musikak larunbat bilbotarrari soinu banda jartzen dion bitartean, ‘Sute bat’ kantak dioen bezala: «Eta jendea pozik / ongi deritzot nik / denetarik beharko da/ eraikitzeko mundu oso bat».

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

