
Osagaiak 6 lagunentzat
Orea: 250 g irin, 200 g gurin, arrautza bat, gatza. Betegarria: 125 g tipula, azenario bat, 400 g tomate, 350 g ziazerba, 80 g Mozzarella gazta birrindu, 3 arrautza, 200 ml esne, 150 g yogur natural, olioa, gatza, piperbeltz zuria.
Zailtasuna 3
Orea:
1. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.
2. Erdian gatz pixka bat, arrautza, eta bigundutako gurina jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte. Orea eskuetan eransten baldin bada, irin gehiago gehitu eta berriz nahasi.
3. Tapatu eta hozkailau ordu betez beratzen utzi.
4. Tarta molde bat gurinez igurtzi. Arrabola batekin orea zabaldu eta moldea bete. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 13 minutuz.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Birrindutako azenarioa eta txikitutako ziazerbak gehitu eta erregosi.
3. Tomatea zuritu eta zerrendatan moztu.
4. Yogurra, esnea eta arrautzak irabiagailuarekin nahasi. Ziazerbak eta gazta gehitu eta nahastu. Gatza eta piperbeltz zuria bota.
5. Moldean aurreko nahasketa jarri eta tomatearekin estali.
6. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 20 minutuz.
7. Moldetik atera eta sei zatitan moztu.
Epela jan.

Homenaje a Germán Rodríguez con actuación sorpresa de Rozalén

Agradecimiento desde el hospital de Gaza a una Iruñea volcada contra el genocidio

«Aquí me voy a tatuar unos huevos con txistorra»

Los sanfermines han terminado: cientos de afectados en el último encierro, el de la villavesa
