
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g leka, koilarakada bat sesamo hazi, erremolatxa egosi erdia, 100 g garbantzu egosi, baratxuri erdia, limoi zukua, 200 g gazta Mozzarella fresko, kuminoa, gatza, olioa.
Zailtasuna 2
1. Lekak urarekin garbitu. Kendu ertzak eta alboetako hariak. Tiratan moztu.
2. Eltze batean ur ugari eta gatza irakiten jarri. Lekak sartu eta 10 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu.
3. Garbantzuak, erremolatxa, baratxuria, limoi zuku pixka bat, kuminoa eta gatza irabiagailuarekin nahasi. Behar adina kumino eta limoi bota
4. Gazta zatitu.
5. Haziak gorritu, su oso eztitan.
Plateretan lekak jarri eta krema bota. Gainean gazta eta haziak jarri. Olio pixka bat bota.
BIGARRREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g leka, patata bat, erremolatxa egosi bat. Saltsa: 6 masusta, 8 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, gatza.
Zailtasuna 2
1. Lekak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
2. Patata 20 minutuz egosi, zuritu eta dadotan moztu.
3. Erremolatxa zuritu eta tiratan moztu.
4. Saltsaren osagaiak irabiagailuarekin nahasi.
Plateretan hurrenez hurren patata, lekak eta erremolatxa ja-rri. Gainetik saltsa bota.

Mende erdi berantago, Peiok eta Pantxoak ikurrinaren haizea zabaldu dute Santutxura

Nueva funcionalidad de Google: activa NAIZ como fuente preferida para seguir la actualidad

El crucero del hantavirus deja ya un caso en Suiza y desembarcará el sábado en Tenerife

Una cueva pirenaica a 2.235 metros de altitud fue refugio humano durante la Prehistoria
