
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g txerri solomo, 60 g kakahuete, 2 baratxuri ale, jengibre fresko, 150 g teriyake saltsa, 200 ml ur, lima bat, olioa, gatza, irina. Hornigaia: 150 g arroz, 300 ml ur, gatza.
Zailtasuna 2
1. Eltze batean ura eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 15 minutuz egosi.
2. Txerri solomoa dadotan moztu eta gatza bota. Irineztatu.
3. Baratxuriak eta jengibre txikitu. Teriyake saltsarekin, limaren zukuarekin eta urarekin nahastu.
4. Zartagin handi batean edo wok batean haragia olio pixka batekin arin erregosi. Aurreko nahasketa gehitu, arin erregosi eta eragin, etengabe, 3 minutuz.
Plateretan arroza jarri eta gainean solomoa bere saltsarekin. Kakahueteak bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g txerri solomo, tipula bat, 250 g melokotoi, koilarakada bat ezti, 3 koilarakada soja saltsa, 100 ml salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txerri solomoa tiratan moztu eta gatza bota. Melokotoia zuritu eta dado txikitan moztu.
2. Txikitutako tipula olio zurrusta batekin zartagin handi batean edo wok batean erregosi.
3. Solomoa eta melokotoia gehitu eta minutu batez arin erregosi.
4. Salda, soja eta eztia gehitu eta 3 minutuz arin erregosi.
Arrozaren gainetik bota.

Palau Sant Jordi bete eta milaka bihotz konkistatu ditu ETS taldeak
«El legado de La Polla Récords es más presente, necesario y actual que nunca»

Los siete momentos que marcaron el viaje a la Luna de la misión Artemis II

Un varón de 21 años fallecido en Nafarroa, primera muerte vinculada a nitazenos en el Estado
