
Euskal Encounter informatika topaketaren 33. edizioak 5.000tik gora parte-hartzaile bilduko ditu Barakaldoko BECen uztailaren 24tik 27ra bitartean. Ekitaldiak 4.000 ordenagailu sarean elkartuko ditu, 60 gigabiteko segundoko Interneterako konexioarekin eta 200 jarduera ingururekin, tartean prestakuntza, entretenimendu eta ‘networking’-ari lotutakoak. Ekitaldia Euskaltel Fundazioak antolatuko du, Lakuako Gobernuaren (SPRI), Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren babesarekin, eta Euskaltelen laguntzaz.
Aurten, ardatz nagusia Adimen Artifiziala izango da. Topaketako jarduerek programazioa, ikerketa eta irakaskuntza digitala, ziberindarkeria, bideojokoen industria eta zibersegurtasuna ere landuko dituzte. Gainera, opengune eremu irekiak 3D inprimaketa, bideojokoak, hezkuntza teknologiak eta ekimen solidarioak ardatz dituzten hitzaldi, tailer eta erakusketak eskainiko ditu parte hartzaile zein publiko zabalarentzat.
Horretaz gain, parte hartzaileek arte digitaleko lehiaketak, 50 bideojoko txapelketa baino gehiago eta software libreko erronkak izango dituzte eskura. Streaming guneak edukien sortzaileentzako espazioa eskainiko du, eta guztira 20 arte digital lehiaketa egingo dira.
Javier Gomez-Arrue Euskal Encounterreko antolatzaile nagusiak adierazi duenez, «topaketak komunitate berezia sortu nahi du, konbentzioetatik haratago pentsatzen duten pertsonekin, teknologia aplikatzen dutenekin, ezagutza sormenarekin lotzen dutenekin eta datuak eragin sozialarekin konektatzen dituztenekin».

Rozalén y Fernando Velázquez publican una versión del villancico ‘Hator hator’

El rock escocés homenajea al artista norteamericano Dennis Hopper

La verificación de la edad con selfis, un sistema de identificación cada vez más frecuente

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean
