
CAF-Elhuyar sarietan etena egitea erabaki dute antolatzaileek, «sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako», astelehen honetan prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.
Hain zuzen ere, 30 urtez euskarazko zientzia dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyar, eta egun 31. edizioa zegoen martxan.
«Baina sarietan etena egitea erabaki dugu erakunde antolatzaileok, sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako», deitoratu dute.
Jakinarazi dutenez, azken urteotan jasotako lan kopuruak «nabarmen» behera egin du aurten, eta testuinguruak ere «ez du ahalbidetzen sariketa baldintza txukunetan egitea».
Horregatik, etena egin, eta, aurrera begira, euskarazko zientzia dibulgazioko lanei ikusgarritasuna emateko moduez hausnarketa irekiko dute datorren ikasturtetik aurrera. Aurtengo parte hartzaileei barkamena eta esker ona adierazi diete, bide batez.
Azken edizioan, Ander Tobalina, Antton Babaze, Uzuri Albizu, Enekoitz Telleria eta Mikel Ojinaga izan ziren saridunak, eta Miren Basaras EHUko irakasleak jaso zuen merezimenduari emandako saria, euskarazko dibulgazioan erreferentea delako, bereziki mikrobiologiaren eremuan.

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años

Robe Iniesta, el poder del arte

«Tenemos un patrimonio que se está perdiendo y debemos transmitirlo»

Illunbek kantuz hartu du berriz ere euskal musikaren bidea
