
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 2 baratxuri ale, piper berde bat, tipula bat, 250 g oilasko izterrondo, 200 g barrengorri, koilarakada bat piper txorizeroaren mami, 1,5 litro salda, olioa.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako tipula olioarekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako baratxuriak eta piperra gehitu eta erregosi.
3. Barrengorriak garbitu eta zerrendatan moztu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi.
4. Oilaskoa dadotan moztu. Barazkiekin batera jarri eta arin erregosi.
5. Arroza gehitu eta eragin.
6. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Piperraren mamia gehitu. Estali eta 18 minutuz egosten utzi. Behar adina gatz bota.
7. Sutatik kendu eta 3-5 minutuz pausatzen utzi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 3 baratxuri ale, 250 g barrengorri, 250 g oilasko bularki, 1,5 litro salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako baratxuriak olioarekin erregosi, su eztitan.
2. Barrengorriak garbitu eta zerrendatan moztu. Baratxuriari gehitu eta arin erregosi.
3. Dadotan moztutako oilaskoa eta arroza gehitu eta eragin.
4. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe ira-biatu. Estali eta 18 minutuz egos-ten utzi. Behar adina gatz bota. Sutatik kendu eta pausatzen utzi.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Sospechan que el videoportero de Amazon, presente en Euskal Herria, pasa datos al ICE

Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias
