Bukatu da Donostiako Aste Nagusia eta amaierako brotxea jarri diote Donostiako Piratek Irrikitaldiaren 20 edizioarekin, begiko partxea kendu eta mozorroak jantzita. Galaz, toreroz, gotzainez eta baita Odon Elorzaz ere jantzi dira donostiarrak, euren buruaz barre egiteko.
Ezin dotoreago esnatu da Donostia igande goizez. Izan da ‘Belle Epoque’ garaiko arropak soinean kalera atera denik, gaurko egunez ohikoa izan ohi den legez; baina, izan da, halaber, ausartagorik ere. Horrela, turistaz edota elizgizonez jantzi dira asko eta asko, besteak beste, turistifikazioaren eta Ticket Bairen aurkako aldarriak zabaltzeko.
Urtero bezala, Boulevardeko kioskotik abiatu dira, bertan antzerkiaren lehen zatia eginda, eta Santa Maria elizara arte «pasilloa eta salbea» egin dituzte Kale Nagusian barrena. Hain zuzen, elizako atarian egin dute antzerkiaren bigarren zatia.

«Detrás de cualquier lujo hay un crimen»

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

La vida es un poco como la carrera de los Iron Maiden; 50 años este 25D

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

