BABESLEDUN EDUKIA

Berriozar eta Irunberri, Iruñerritik Zangozerrira jairik jai

Nafarroako bi txoko ederretan jaiak ospatuko dituzte aste honetan. Berriozarrek gaur bertan, hilak 27, emango die hasiera eta Irunberrik, ordea, abuztuaren 30ean hasiko ditu bere San Ramon jaiak.

Gazteak dantzan, Berriozarreko jaietan.
Gazteak dantzan, Berriozarreko jaietan. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Berriozarreko Zulo Alai elkarteak 50 urte betetzen ditu aurten eta, hori dela eta, asteazken honetan hasten diren festen txupinazoa botatzeko ohorea izango du, herriarekin beti izan duen konpromisoa eskertzeko.

1975. urtearen amaieran parrokiako lokaletan kokatutako Gazteen Elkartean biltzen ziren pertsonek Betikoak peña sortu zuten. Bere sorrera Berriozarko erretoreen eraginari esker dator hein batean, oso dinamikoak baitziren eta gazteen parte-hartzea sustatzen baitzuten. 1985ean, Betikoak peña desegin egin zen, eta Errekalde kalean lokala erostearekin batera, kide ohiek Zulo Alai Elkartea sortu zuten. Ordura arte jaietan bakarrik izaten zuen jarduera eta honekin urte osoan zehar herrian erreferente izaten jarraitzeko apustua egin nahi izan zen. Orduz geroztik, Udalak zabaldutakoaren arabera, Berriozarko ikonoetako bat izan da kirol, kultura, gastronomia edo euskararen sustapenean.

Egitarau parte hartzaileari helduz, 18.00etan izango den txupinazoaren ostean, luntxa, haurrentzako animazioa eta Joselu Anayaken dantzaldia izango dira. Hilak 28an, neska-mutil nagusiak izango dira alde-zaharrean protagonista, ohikoa den bezala, beren dantza tradizionalarekin. Honakoa berriozartarren artean xarma berezia duen ekitaldia da.

Horrekin batera, nabarmentzekoa da larunbatean, abuztuaren 30ean, 26 urteren ostean bazkari herrikoia berreskuratu dutela. 15.00etan izango da Pista Ilargin, eta 400 pertsona bilduko ditu.

Musika-aniztasunari dagokionez, eszenatoki ezberdinetan egongo dira rantxerak, jotak, sevillanak, rocka, ska, punka, formatu handiko orkestrak eta gazteentzako DJak. Berrikuntza gisa, Abba musikal mitikoari omenaldia izango da ostegunean, hilak 28, Elkarrekin Abesbatzak eta Doinua Musika Bandak elkarrekin antolatua. Bestalde, Turrillas Plazan haurrentzako jarduerak finkatu dira.

Berriozarreko udalak gogoratu du jaietan eraso sexisten aurkako protokolo bat dagoela, eta horiei aurre egiteko telefono bat izateaz gain (660344692), ostegunean, hilak 28, 21.00etatik 1.00etara, alde zaharrean puntu morea jarriko dutela.

Era berean, inguruko beste herri batzuekin batera, ‘Jaietan euskaraz jantzi!’ kanpaina abiatu du Berriozarrek, jai giroan ere euskara sustatzeko asmoz. Horretarako, hainbat material sortu dituzte euskara zerbitzuek: txosnetan eta tabernetan euskaraz eskatzeko gida azkarra, zerbitzarientzat gehien erabiltzen diren hitzen eta aholkuen zerrenda edo euskarazko komunikazioa errazteko pegatinak.

Informazio honen babesleak: Berriozarreko Udala eta Zero kopisteria.

Iruñerriatik Zangozerriara egiten dugu salto. Izan ere, Irunberrik San Ramon jaiei ongi etorria emango die abuztuaren 30ean, 12.00etan, suziriaren jaurtitzearekin batera. Horren ostean, txaranga, gaiteroak eta erraldoi eta buruhandiak abiatuko dira. Jaiak irailaren 4ra arte ospatuko dituzte.

Hurrengo egunetan ere erraldoi eta buruhandiak aterako dira, 11.30etan. Egunero errepikatuko diren beste ekitaldiak zezensuzkoa eta larraindantza izango dira (22.00), entzierroa (18.30, kale nagusia) eta puzgarriak (18.30, Santa Maria plaza). Horiez gain, aipagarriak dira Nagusien Eguna, bazkari eta dantzaldia barne (irailak 1ean); Gazte Eguna, hamaiketako eta gazteen errondarekin; Haurraren Eguna (irailak 3), non txikien txupinazoa ospatuko duten eguerdian. Egun horretan ospatuko da, baita ere, XXVIII. Nafarroako Ardo eta Gazta Azoka. Azkenean, irailak 4an, bazkari herrikoia egingo dute eta Gaixoa Ni abestuz agurtuko dituzte jaiak gauerdian.

Informazio honen babeslea: Edaska Distribuciones.