
Osagaiak 4 lagunentzat
Orea: 250ml esne, 125g irin, arrautza handi bat, 25 g gurin, gatza. Betegarria: 200 g tipula, 3 baratxuri ale, 200 g perretxiko, 400 g oilasko bularki, koilarakada bat soja saltsa, koilarakada bat ezti, limoi erdia, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
Orea:
1. Esnea epeldu eta gurina urtu.
2. Irina eta arrautza nahasi. Gurina eta esnea gehitu eta ondo eragin. Gatz pixka bat bota.
3. Krepeak egiteko zartagin bat gurinez igurtzi. Bero dagoenean, bi koilarakada ore bota.
4. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu.
5. Atera eta zazpi gehiago egin.
Betegarria:
1. Oilaskoa tiratan moztu. Eztia, soja saltsa, txikitutako baratxuri bat, gatza, limoiaren zukua eta oilaskoa nahastu eta 3 orduz beratzen utzi.
2. Zerrenda finetan moztutako tipula olioarekin erregosi, su oso eztitan. Eginda dagoenean, xukatu.
3. Txikitutako bi baratxuriak aurreko olioarekin erregosi.
4. Zerrendatan moztutako perretxikoak gehitu eta arin erregosi.
5. Oilaskoa marinadatik atera eta olio pixka batekin arin erregosi.
Saltsa:
Oilaskoaren marinada minutu batez egosi.
Bukatzeko:
1. Krepeen erdian betegarria jarri eta tolestu.
2. Labe beroan sartu, berotu arte.
3. Plateretan bina krepe jarri eta gainetik saltsa bota.

El rock escocés homenajea al artista norteamericano Dennis Hopper

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Glutenik gabeko garagardoak digestio mailako ondoeza eragin dezaketen konposatuak izan ditzake

Bazofia sintética disfrazada de noticia para hacer política facha
