
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
900 g txerri sekretu, piper gorri handi bat, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Purea: 300 g patata, 100 ml esne, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Piperra garbitu eta azpil batean jarri. Labe beroan sartu, 180 gradutan, gorritu arte. Atera eta tapatu.
2. Zuritu, haziak kendu eta tiratan moztu.
3. Zartagin batean piperra olioarekin erregosi. Gatza bota.
4. Sekretua tira loditan moztu eta gatza eta piperbeltz beltza bota.
5. Plantxa bat berotu eta sekretua olio pixka batekin erre, bi minutuz alde bakoitzean.
Piper eta purearekin lagundu:
1. Patatak zuritu eta zatitu. Eltze batean ur eta gatzarekin jarri eta 20 minutuz egosi.
2. Esnea berotu.
3. Patatak xukatu. Esnea eta olio pixka bat bota eta irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
900 g txerri sekretu, 400 g patata, 3 baratxuri ale, perrexila, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Sekretuari gatza bota eta txikitutako baratxuri batekin eta olio pixka batekin nahastu.
2. Patatak 20 minutuz egosi. Zuritu eta dadotan moztu.
3. Zartagin batean txikitutako bi baratxuri oliarekin erregosi. Patatak eta perrexila bota eta arin erregosi.
4. Plantxa bat berotu eta sekretua erre, bi minutuz alde bakoitzean.

«El abuso de pantallas en niños no solo retrasa el habla, está generando discapacidad»

Las entradas para los dos conciertos de Silvio Rodríguez en Bilbo ya están a la venta

21 días sin teléfono móvil: más salud mental, menos depresión y mejor calidad de sueño

‘New York Times’, lo que le faltaba al ‘cheesecake’ donostiarra
