Amagoia Bilbao

Perretxikoz betetako pikantoiak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
2 pikantoi, ardo zuria. Betegarria: tipula bat, 2 baratxuri ale, oilasko izter bat, 150 g perretxiko, 100 g foie, koñaka, olioa, gatza. Salda: oilaskoaren hezurrak, tipula, porrua. Saltsa: 120 g mahats zuri, 300 ml oilasko salda, erromeroa, gatza. Purea: 200 g kuia, 70 ml oliasko salda, 10 g gurin, gatza.
Zailtasuna                        3              

Salda:
1. Pikantoiak garbitu eta hezurrak kendu. Izterrari hezurrak eta azala kendu, eta haragia txikitu.
2. Eltze batean hezurrak eta barazkiak olioarekin erregosi. Urarekin estali eta bi orduz egosi. Xukatu.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
2. Perretxikoak garbitu eta txikitu. Barazkiei gehitu eta erregosi.
3. Barazkiak, izterra, foiea eta koñaka pixka bat nahastu eta behar adina gatz bota.
4. Pikantoiak bete. Gatza eta piperbeltz beltza bota eta kordel batekin lotu.
5. Azpil batean pikantoiak jarri eta gainetik ardo eta salda pixka bat bota. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 40 minutuz. Kordela kendu eta erditik moztu.
Saltsa:
1. Mahatsak zuritu eta erditik moztu. Eltze batean mahatsa, salda eta erromero pixka bat egosi.
2. Irabiagailuarekin nahasi.
Purea:
1. Kuia saldarekin egosi. Gurina gehitu eta gatza bota.
2. Irabiagailuarekin nahasi.
Plateretan pikantoi erdia, purea eta saltsa jarri.