
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Uraza desberdinak, 350 g oilasko bularki, 120 g gazta Brie, 6 intxaur, 60 g arbendol, granada bat. Saltsa: 9 koilara-kada olio, koilarakada bat ziape, 2 koilara-kada limoi zuku, gatza, piperbeltz beltza.
Zailtasuna 1
1. Urazak garbitu, ondo xukatu eta moztu.
2. Intxaurrak eta arbendolak zuritu eta zartagin batean gorritu, su oso eztitan.
3. Granada erditik moztu eta koilaraka batekin azalari kolpeak eman, aleak askatu arte.
4. Oilaskoa dadotan moztu, gatza bota eta olio pixka batekin arin erregosi.
5. Gazta dadotan moztu.
6. Saltsaren osagaiak irabiatu. Behar adina piperbeltz beltz eta gatz bota.
7. Plateretan uraza, oilaskoa, intxaurrak, arbendolak, granada eta gazta jarri, eta saltsarekin ondu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Uraza , granada bat, 400 g oilasko bularki, yogur erdia, 150 g gazta fresko, 50 g mahaspasa. Saltsa: 10 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, gatza.
Zailtasuna 1
1. Oilaskoa yogurrarekin nahastu eta 30 minutuz beratzen utzi.
2. Granadari aleak askatu.
3. Gazta dadotan moztu.
4. Oilaskoa tiratan moztu eta olio pixka batekin arin erregosi.
5. Plateretan uraza eta beste osagai guztiak jarri eta irabiatutako saltsarekin ondu.

Pompeya reconstruye con inteligencia artificial la huida de una víctima del Vesubio

Anari Alberdi, el peso de la memoria

Anthropic, OpenAI y el fin de la ética en la IA militar

Martxoaren 19 eta 20rako sarrerak agortuta, ETSk hirugarren kontzertua iragarri du Buesa Arenan
