
Osagaiak 6 lagunentzat
Orea: 200 g irin, 100 g gurin, arrautza bat, koilarakada bat ur, gatz pixka bat. Betegarria: 450 g tipula, koilarakadatxo bat azukre, 3 arrautza, 125 g gazta kreman, 125 ml esne, 50 g gazta Gruyere birrindua, 50 g gazta parmesano birrindu, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
Orea:
1. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.
2. Erdian gatz pixka bat, arrautza, ura eta bigundutako gurina jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte.
3. Tapatu eta hozkailau ordu betez beratzen utzi.
4. Tarta molde bat gurinez igurtzi. Arrabola batekin orea zabaldu eta moldea bete. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 10 minutuz.
Betegarria:
1. Eltze batean zerrendatan moztutako tipula olio zurrusta batekin erregosi, su oso eztitan. Gatza bota, estali eta noizean behin eragin. Ur pixka bat bota, erre ez daitezen. Tipula eginda dagoenean, azukrea bota eta 5 minutuz gehiago erregosi, su oso eztitan.
2. Arrautzak, gaztak, esnea eta gazta kreman irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz bota. Tipularekin nahastu.
3. Moldean nahasketa jarri.
4. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 20 minutuz.
5. Moldetik atera eta sei zatitan moztu. Beroa jan.
Perretxiko saltsa beroarekin lagundu.

«Detrás de cualquier lujo hay un crimen»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

El cantante estadounidense y exmarine Zach Bryan se casa en la Parte Vieja donostiarra

Edinburgoko Hogmanay jaialdiak euskaraz kantari agurtu du urte berria
