
Peio eta Pantxoaren ‘Azken dantza’-ko sarrerak bukatuta daude dagoeneko. Euskal kulturaren historian arrasto nabarmena utzi duen bikoteak ostegun honetako 10.00etan jarri ditu sarrera salgai pantxoaetapeio.eus atarian, eta ordu gutxitan agortu dira. Kantariek emozio handiz erantzun dute.
«Nahi zaituztet eskertu, bihotz-bihotzetik, asko hunkitzen nau halako harrera egiteak», adierazi du Pantxoa Carrerek. Peio Ospitalek, berriz, «hau guztia molde onean ospatzea» espero duela erran du, hunkituta.
Jasotako erantzunagatik zinez eskertuta, eta inor kanpoan ez uzteko asmoarekin, lantaldea aukera berriak aztertzen ari da.
Borrokarako tresna
Peio eta Pantxoa 1960ko hamarraldiaren amaieran hasi ziren euskaraz kantatzen, euskal hizkuntzak eta kulturak mugaren bi aldeetara jasaten zuten errepresioaren ondorioz etengabe atzera egiten zuten bitartean. Haien kantagintza, hasieratik, borrokarako eta aldarrikapenerako tresna izan zen, euskararen, euskal kulturaren eta Euskal Herriaren aldeko ahots bihurtuta.
Manex Pagola, Telesforo Monzon, Manex Erdozaintzi-Etxart, Xalbador, Jean Louis Davant, Roger Idiart, Xabier Lete eta beste hainbat idazleren testuak musikatu zituzten, eta kanta horietako aunitz hainbat belaunaldirentzat ereserki bilakatu dira.
1969an lehen kantuak argitaratu zituztenetik 2009ra arte, milaka kantaldi eta 18 argitalpen utzi dituzte. Euskarazko kantagintzaren ondarean funtsezko lekua dute. 2011ko urte amaieran oholtzaratu ziren azkenengoz, jakin gabe hura izango zela azkena. Etenaldi luze eta aurreikusi gabe baten ondoren, orain heldu da agur errateko unea.
‘Azken Dantza’ ez da soilik agur bat; euskal kantagintzak euskal herriaren historian eta Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko harremanean izan duen pisuari aitortza hunkigarria izanen da, eta belaunaldiz belaunaldi partekatutako bizipen baten ospakizuna.

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años

Robe Iniesta, el poder del arte

«Tenemos un patrimonio que se está perdiendo y debemos transmitirlo»

Illunbek kantuz hartu du berriz ere euskal musikaren bidea
