Amagoia Bilbao

Pikillo piper eta gazta moussea

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

AHUNTZ GAZTAREKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
175 g pikillo piper, tipula bat, 2 piper txorizero, 90 g ahuntz-gaztaren krema, 2 arrautza-zuringo, 2 orri gelatina, olioa, gatza, piperbeltz beltza, 6 oliba beltz.

Zailtasuna                        2               

1. Piper txorizeroak ur epeletan 30 minutuz jarri. Mamia atera.
2. Zerrendatan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi.
3. Pikillo piperrak eta piperren mamia gehitu eta erregosi.
4. Gazta eta piperrak irabiagailuarekin nahasi eta sutan jarri.
5. Uretan bigundutako gelatina gehitu eta eragin. Geratzen den purearekin nahastu eta hozten utzi. Gatza eta piperbeltza bota.
6. Zuringoak irabiatu, nahasketari gehitu eta emeki nahastu.
Lau edalontzietan jarri, txikitutako oliba beltzak bota eta hozkailuan sartu.

RICOTTAREKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g pikillo piper, 150 g Ricotta gazta, 100 ml esne-gain, 2 orri gelatina, gatza, piperbeltz beltza, 150 g tomate.

Zailtasuna                      2               

1. Piperrak bere salda eta olio pixka batekin erregosi.
2. Irabiagailuarekin nahasi eta sutan jarri. Uretan bigundutako gelatina gehitu eta eragin. Gazta-rekin nahastu eta hozten utzi.
3. Esne-gaina irabiatu, gehitu eta nahastu.
4. Lau edalontzietan jarri eta hozkailuan sartu.
5. Tomatea zuritu, dadotan moztu eta arin erregosi. Gainean jarri.