
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
12 bieira, irina, arrautza, ogi birrindua, olioa, gatza. Saltsa: arrautza bat, 125ml olio, koilarakada txiki bat ziape, piperrautsa, gatza.
Zailtasuna 1
1. Bieirak oskolatik atera; duten ondarra urarekin kendu; eta ondo lehortu. Atal laranja kendu eta 2 minutuz egosi. Atal zuria egurrezko makila batekin ziztatu.
2. Irineztatu, irabiatutako arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu.
3. Zartagin batean olio ugari berotu, 170 gradutan, eta piruletak frijitu, gorritu arte. Paper baten gainera atera.
Saltsa honekin lagundu:
1. Arrautza irabiagailuarekin nahasi.
2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Ziapea, atal laranjak eta piperrauts pixka bat bota. Behar adina gatz bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
12 bieira, 6 xerra hirugihar, olioa, gatza. Saltsa: 100 ml laranja zukua, 20 g gurin, erromeroa.
Zailtasuna 1
1. Bieirak oskolatik atera, garbitu eta ondo lehortu.
2. Hirugiharra luzeran moztu eta bieira bana bildu. Egurrezko makila batekin ziztatu
3. Zartagin batean olio ugari berotu, 180 gradutan, eta piruletak frijitu, gorritu arte. Paper baten gainera atera.
4. Saltsaren osagaiak egosi eta piruleten gainetik bota.

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Sospechan que el videoportero de Amazon, presente en Euskal Herria, pasa datos al ICE
