
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g bakailao kokotxak, irina, arrautza, olioa. Txirlak: baratxuri ale bat, 400 g txirla, ardo zuria, olioa. Saltsa: tipula bat, baratxuri ale bat, piper berde erdia, tomate heldu erdia, 3 poltsa tinta, ardo zuria, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
Saltsa:
1. Eltze batean zerrendatan moztutako tipula, piperra eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Zatitutako tomatea gehitu eta erregosi.
3. Ardo pixka bat bota. Eltzea estali eta 10 minutuz egosi.
4. Tintak ur pixka batekin jarri eta nahastu. Barazkiei gehitu eta 5 minutuz egosi.
5. Saltsa irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Irakin eta behar adina gatz bota.
Kokotxak:
1. Kokotxei gatza kentzeko, 24 orduz ur hotzetan beratu. Tarte horretan ura hiru aldiz aldatu.
2. Atera eta ondo lehortu. Soberan dauzkaten azalak kendu.
3. Kokotxak irineztatu eta irabiatutako arrautzatik pasatu.
4. Zartagin batean olio ugari berotu eta kokotxak frijitu, bi minutuz alde bakoitzetik. Paper baten gainera atera.
Txirlak:
1. Txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi.
2. Baratxuria igotzen hasten denean, txirlak eta ardo pixka bat gehitu, estali eta egosi, txirlak ireki arte.
Platerak saltsarekin estali. Gainean kokotxak eta txirlak jarri.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

El cantante estadounidense y exmarine Zach Bryan se casa en la Parte Vieja donostiarra

Edinburgoko Hogmanay jaialdiak euskaraz kantari agurtu du urte berria
