
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 azenario, tipula bat, tomate bat, apio zatitxo bat, 150 g kinoa, 1,5 litro arrain salda, 300 g txirla, kombu alga zatitxo bat, olioa, gatza, perrexila.
Zailtasuna 1
1. Kombua uretan beratu, bigundu arte. Txikitu.
2. Txikitutako tipula eta azenarioa olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Tomatea zuritu eta birrindu. Apioa txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
4. Kinoa garbitu eta zartagin batean pixka bat erre.
5. Barazkiei kinoa, apioa, kombu eta salda gehitu, eta 15 minutuz egosi.
6. Txirlak garbitu eta eltze batean jarri. Estali eta egosi, txirlak ireki arte. Bota duten salda zopari gehitu eta behar adina gatz bota.
7. Plateretan txirlak eta zopa jarri. Txikitutako perrexila bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 porru, tipuleta bat, 150 g kuia, 150 g kinoa, 300 g txirla, 1,5 litro arrain salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 1
1. Txikitutako barazkiak olio pixka batekin erregosi.
2. Kinoa garbitu eta pixka bat erre. Txirlak gabitu eta ur pixka batekin egosi, ireki arte.
3. Barazkiak eginda daudenean, kinoa eta saldak gehitu eta 15 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
4. Plateretan txirlak eta zopa jarri.

Hasi da Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren 30. urteurreneko edizioa

Falsas aficionadas del Mundial: cómo la IA sexualiza a mujeres con estereotipos añadidos

30. urtemuga ospatzeko egitaraua, Arberatze-Zilhekoatik zuzenean

Gorka Knörr: bi kontzertu kantagintzan daramatzan 55 urteak ospatzeko
