
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g garbantzu, 200 g tomate cherry, 250 g gazta mozzarella fresko, tipula gorri laurdena. Saltsa: 12 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, gatza, tipulina.
Zailtasuna 1
1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu. Presio-eltze batean ura eta gatzarekin 40 minutuz egosi. Xukatu.
2. Tomateak garbitu eta erditik moztu.
3. Tipula zerrenda finetan moztu.
4. Gazta dadotan moztu.
5. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta nahastu.
6. Saltsa irabiatu eta txikitutako tipulinarekin nahastu. Entsaladaren gainetik bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g garbantzu, 200 g azenario, 100 g pistatxo. Saltsa: 12 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, koilarakada txiki erdi piperrauts, martorria, baratxuri ale bat.
Zailtasuna 1
1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu. Presio-eltze batean ura eta gatzarekin 40 minutuz egosi. Xukatu.
2. Azenarioak zuritu eta tira finetan moztu.
3. Pistatxoak zuritu eta txikitu.
4. Baratxuria, martorria, gatza eta piperrautsa almaizean xehatu, ore bat egin arte. Olioa eta ozpina gehitu eta nahastu.
5. Ontzi batean garbantzuak, azenarioa eta pistatxoak jarri eta saltsarekin nahastu.

Los músicos vascos convierten Landako en una caja de resistencia y de resonancia por Palestina

Existe una forma de detectar altas capacidades sin sesgos de género, según ha revelado EHU

Israel impide el acceso al Santo Sepulcro de Jerusalén por primera vez desde 1187
