
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunerako Elhuyarrek ‘Otsailaren 11 erakusleihoak’ ekimena jarri du martxan, seigarren aldiz. Helburua emakume zientzialariak omentzea eta nesken bokazio zientifikoa sustatzea izango da, zientzian parte-hartze eta protagonismo handiagoa izan dezaten.
Aurten Nafarroako saltokiak batu dira ekimenera, eta ondorioz, saltokien kopuruak nabarmen gora egin du: 400 izango dira guztira. Altsasu, Aretxabaleta, Arrasate, Barakaldo, Baztan, Bilbo, Burlata, Durango, Elgoibar, Erandio, Galdakao, Iruñea, Laudio, Legazpi, Mutiloa eta Urdulizeko saltokiek hartuko dute parte, emakume ikertzaileen irudiak euren erakusleihoetan ikusgai jarriz, otsailaren 2tik 11ra.

Egitasmoan parte hartuz, dendariak emakume ikertzaileen bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira, eta emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten lagunduko dute. Liburu dendak, botikak, optikak, ile-apaindegiak… emakume ikertzaileen lanaren balioa nabarmentzen eta bistaratzen lagunduko dute, gazteentzako erreferenteak sortuz.
Denda bakoitzak emakume zientzialari bati eskainiko dio bere erakusleihoa ikertzailearekin lotutako ilustrazioak eta informazioa biltzen duten horma-irudiak ipiniz. Aurtengo edizioan, Elhuyarrek 12 emakume zientzialari hauek omenduko ditu: Jane Goodall, Mari Luz Guenaga Gómez, Ola Arafat, Marie Anne Gillan Boivin, Yásnaya Aguilar Gil, Elisabeth Rasekoala, Amaia Ortiz Barredo, Ruby Payne-Scott, Hong Wang, Lourdes Herrasti Erlogorri, Rebecca Lee Crumpler, Olatz Ortega Vidales.
Ginkana eta erakusketa
Aurreko edizioetan bezala, omendutako zientzialarien inguruko ginkana publikoan parte hartu ahal izango dute herritarrek, ikertzaile protagonisten inguruko galderak online erantzunez.
Era berean, parte hartu nahi duten herrietako ikastetxeek ginkana paperean osatzeko bertsioa jaso ahal izango dutela ziurtatu dute Elhuyarretik. Horrela, ikasleek emakume zientzialariak gertuagotik ezagutuko dituzte, haien bizitza eta ibilbidea ikasiz, estereotipoak gainditzeko.

Erakusleihoen ekimenaren harira, dendetako irudietan oinarriturik, ‘Zientzia-emakumeak argira’ erakusketa ikusgai egongo da hurrengo herri hauetan: Aretxabaleta, Barakaldo, Baztan, Berriozar, Burlata, Donostia, Eibar, Izarbeibar, Legazpi, Ordizia, Tafalla eta Urduliz.

Zortzi eguzki berri Euskal Herriko sukaldaritzan

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
«Galderetatik abiatzen naiz: egia deserosoa bada ere, hortik kantatu nahi dut»

Tolosa vivirá su Carnaval de mil y una formas diferentes
