Amagoia Bilbao

Karduak babarrun, patata eta zankarrarekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
4 kardu penka, 150 g babarrun zuriak, 200 g patata, 500 g txahal zankar, tipula erdia, azenario txiki bat, 3 baratxuri ale, piper berde bat, olioa, gatza, ardo zuria.

Zailtasuna                         3

Babarrunak:
1. Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri.
2. Biharramunean babarrunak,   gatza eta litro bat ur eltze batean jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, ordu eta erdiz
Karduak:
1. Karduaren hostoak bana-banan bereizi. Ondo zuritu, 4 cm-ko pusketan moztu.
2. Presio-eltze batean sartu eta 5 minutuz egosten utzi. Xukatu.
Zankarra:
1. Zankarra dadotan moztu eta irineztatu. Zartagin batean olioa berotu, haragia gorritu eta atera.
2. Eltze batean haragiaren olio pixka batekin txikitutako tipulak eta baratxuriak erregosi, su eztitan.
3. Birrindutako azenarioa eta txikitutako piperra gehitu eta erregosi.
4. Haragia eta ardo pixka bat gehitu eta 3 minutuz egosi.
5. Urarekin estali, gatza bota, eltzea tapatu eta 40 minutuz edo egosten utzi.
Bukatzeko:
1. Babarrunei haragia gehitu eta ordu erdiz egosi.
2. Patatak zuritu eta kraskatu.
3. Babarrunei patatak gehitu eta  20 minutuz egosten utzi.
4. Karduak sartu eta 5 minutuz edo egosi, dena bere puntuan egon arte.
Behar adina gatz bota.